XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
LIBURU BERRIEN ALBISTEAK
Haurreskolan jolasak duen garrantzia iadanik ez da zalantzan jartzen.
Haurraren garapen orokorrean paper nagusi bat betetzen du jolasak; ez bakarrik arlo motoreak, afektiboak, sozialak, kognitiboak eta mota guztietakoak landuz, baizik eta maila guztietako ahalmenen adierazpidea izanik ere bai.
Oinarri teoriko honetatik abiatzen da autorea, jolasa hezkuntzarako faktore espontaneo bat dela eta bere erabilpen didaktikoa posible dela egiaztatuz.
Ondoren, jolas soziodramatikoak aztertzen ditu, haurreskolako haurrarenak bereziki bait dira, jolas-egoeretan irakaslearen funtzioa zein den adieraziz.
Irakaslea ikertzaile bat da eta behaketa partehartzailearen bidez burutu behar du bere lana: behatuz eta, bide batez, partehartuz.
Nola burutu behaketa, informazioaren bilketa eta tratamendua, eta ondorengo interpretapena, liburuaren azkenengo zatiaren aztergaia da.
Eskolaren krisialdia, bere bizitza errealarekiko urruntasuna, erreforma ezberdinetako garrantzia eta porrota
Eskolak ez dauka hezkuntzaren monopolioa, eta bere xedea haurraren posibilitateen ahal den garapen handiena bultzatzea da.
Ikasle talde batetan, elkar konfrontazio eta kooperazioan, heldu konpetenteekin, esparru egoki batetan, ikasleen esperientzietatik abiatuz eta nortasunaren dimentsio guztiak erabiliz, burutzen da lan hau.
Eskolak beteko du funtzio hori, zenbait ezaugarri bereganatzen badu: eskolak eraikitzailea edo konstruktiboa izan behar du, beronetan bere ezagutzaren eraikitzailea haurra bera izanik; testuinguru honetan ikasleak, guztien partaidetzarekin, ahal den maila altuenak lortu ahal izan ditzan, irakasleak kondizio egokiak sortzen ditu.
Honelako eskola batek dibertsitatea asumitzen du, haurrari eta inguruari irekitasuna adierazten dio, edukiak elaboratzeko erreferentzia moduan taldea hartzen duelarik.
Beraz, irakaslearen formakuntzak ezaugarri hauek kontutan hartu beharko ditu.
Eskolari buruzko ausnarketa hau egin ondoren, bigarren zatian zenbait fitxa biltzen du, aurreko ideien aplikapen praktikoa adierazteko asmotan.
Gaur egun, Hezkuntz-Sistemaren Erreformari buruzko debate eta martxan jartzeko momentuetan, liburuak benetako gaurkotasuna dauka.